Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic

Informazio pertsonala



1994. ko urriko zapatu euritsu batean jaio nintzen familia txiki baina abegitsu batean. Txikia nintzenetik eskulanen munduan murgildu nintzen gauza txikiak egiten hasita, gauza handiak egitera ailegatu arte. 

Eskulanen eta DIY munduaren inguruan topa ditzakegun ekintzak anitzak dira, eta denbora libreaz  disfrutatzeko eta lagunekin ondo pasatzeko aukera ematen dute.
Ez naiz inoiz ez arte hezkuntzarekin zerikusia duten klaseetara joan, esan genezake, autodidakta naizela, hots, nire kabuz ikasi baitut eskulanak egiten eta Photoshop softwar-a erabiltzen.

Leioako, irakasleen unibertsitatean ikasten ari naiz, etorkizun batean Lehen Hezkuntzako irakaslea izateko. Bigarren urte honetan, praktikak egin ostean, IKT irakasgaian blogg bat egiteko aukera suertatu zaigu, eta lan horri esker, hona hemen Ikusi, Ikasi eta Disfrutatu bloggaren jaiotza.
  
Blogg honen bitartez erakutsi nahi dizuet nik dakidan eskulan eta teknika guztiak, zuek praktikan jarri ahal izateko, eta zuen lagunei, seme-alabei, ikasleei...edonori irakatsi ahal izateko. Era berean, lehen hezkuntzako haurrak arte hezkuntzari dagokion historia zein den ikasi ahal izango dute era dibertigarri batean.


Hori dela eta, ongietorria ematen dizuet Ikusi,Ikasi eta Disfrutatu  bloggera, espero dut zuen atsegina izatea eta zuen lagunei blogga bisitatzea gomendatzea. 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina