Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic Image and video hosting by TinyPic

EGUNEROKOA



Eguneroko honen bitartez, IKT irakasgaian garatzen ditugun ekintzen gogoeta eta ebaluaketa egingo dut, hala nola,  kurtsoan zehar sortzez diren hausnarketak baita.  Ikusi, Ikasi eta Disfrutatu bloggean dauden argitalpenak zeintzuk diren jakiteko harpidetu zaitez.
  • Ostirala, 2013ko urriaren 18an
 Lehen Hezkuntzako bigarren kurtsoa hasi berri dugu, eta lehenengo astea bukatzear dago. Lehenengo astea izan arren, aste gogorra izan da, izan ere errutinara bueltatzea beti kostatzen baitu. Hala ere, aste interesgarria izan da klasekideak berriz ikusi ditugulako eta era barean ikasgai berriak hasi ditugulako. Irakasgai berri horien artean, hona hemen IKT irakasgaia non azaldu diguten blog bat ireki behar dugula eta horretarako "Google Drive"-ren hainbat aplikazioren funtzionamendua nolakoa den ikasi dugun.
  • Ostirala, 2013ko azaroaren 15ean
 Badira hainbat aste ez dugula egunerokoan idatzi, izan ere, modulu laneko astea izan dugu, greba egunak ..eta hainbat gauzen ondorioz ezin izan dugu bloggean idatzi. Hori dela eta gaur bueltatu gara blogg-eko berritze proeiektu honetara. 
Aste luzea izan da, hainbat lan egin behar ditugulako, hori dela eta, azkenengo ordua izanda nekatuta gaude, hala eta guztiz ere sahiatuko gara blogga zuen gustukoa bihurtzea, izan ere, zuek zarete blogg honen arrazoia, ikasleak disfrutatzea hainbat ekintzen bitartez.
 Site bat eraikitzen hasi gara, eskola eremuan IKT-a murgiltzeko hainbat ideia sartzen hasiko gara, hori dela eta, ziur aski gutxi barru bloggean link-a utziko dizuet, nahi izatekotan Site-an sartzeko eta hainbat gauza berriak ikasi ahal izateko. 

  • Ostirala, 2013ko azaroaren 29a
Aste gogorra izan da hau, benetan, egun osoan gora eta behera lanez gainezka, baina azkenean ostirala heldu da, eta hori esan nahi du ordu gutxi barru libre izango garela. Hala eta guztiz ere, gaurkoa ere, egun gogorra izan da. 

Egun osoa klasean aritzen egon gara, eta bada ordua IKT gelara joatekoa, gelan egon gara hainbat bideo ikusten gaitasun digitalarekin erlazioa dutenak. Bideoak ikustea ezinbestekoa iruditu zait, izan ere, gaitasun digitalaren buruzko eduki berriak barneratu izan ditut eta etorkizun batean praktikan jarriko ditudalako ustean nago. 

Behin bideoak ikusita,  gaitasun digitalarekin erlazioa daukan eskema bat pentsatzen hasi gara, geroxeago hau programa batekin egiteko eta geure proiektuan sartzeko.
  • Osteguna, 2013ko abenduaren 12a
Gaur site-rekin lanean aritu gara, badakizuenez, eta ez badizuet esan, orain esango dizuet,lan taldean aritzen ari gara, lau ikaskide. Miren, Angela, Raquel eta laurok teknologiarekin erlazionatuta dagoen proposamen bat sortzen ari gara, non klase batekin lan egingo dugun eta hauei proposamen didaktiko berriak irakatsi nahi diogun, behin lana amaitu dugula, bloggean argituko dizuet zein izan den lana eta nola ikusi ahal duzuen.


  • Ostirala, 2013ko abenduaren 13a
Lan egiten jarraitu dugu, baina gaur bakarrik, bi kide egon gara Site-en lan egiten, hala eta guztiz ere, gogor aritu gara eta lana aurrera eramaten lortu dugu, hainbat idei izan dugu proiektua burutzeko, baina azkenean blog bat sortzea erabaki dugu, alde batetik, errazago delako eta bestetik, klaseak amaitu arte denbora gutxi falta delako eta ezineskoa delako web orri bat sortzea. Blogga ikusteko aukera izango duzue, baina oraindik lanean gaudenez ez dizuet blogga esango, hau amaituta egon arte.


  • Osteguna, 2013ko abenduaren 19a
Gaur klaseko azken eguna da, izan ere, bihar klaseak 12.30-tan amaitzen dira, eta horren ondorioz, IKT klasea galtzen dugu, hori dela eta gaur proiektuen aurkezpenak egingo ditugu, gure taldea The Crew Site 3.0 Prezi baten bidez, Site eta Blogga aurkeztu dugu, proiektu bera blogga izango litzateke baina site eta prezi-ren aurkezpena ezinbestekoa delakoan gaude izan ere lana nola burutu dugun jakiteko aukera ematen baitigu. The Crew Site 3.0 blogga

  • Azteazkena, 2014ko urtarrilaren 8a.
Berriz eman nago egunerokoan idazten, badakit pixka bat ahaztuta izan dudala eguneroko hau, baina izan ere, abenduaren azken egunetik gogor ekin diot lanari, ez bakarrik unibertsitatekoa, unibertsitatetik at dagoen lanari ere gogor ekin diot, eta hori dela eta ezin izan dut egunerokoan idatzi. Hala eta guztiz ere, blogga aldatzen eta berritzen ahalegindu naiz, zuen gustukoa izan dadin, eta espero dut lortu izatea. 

Hurrengo astean lehenengo eta azterketa bakarra izango dugu, Komunikazio Gaitasunekoa, zaila bai baina ezineskoa ez.  Hori dela eta, astean zehar ezingo dut bloggean ibili, baila lasai, azterketa amaitu orduko hemen egongo naiz, gauza berriak ekarriz. 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina